Muturreko pobrezian dauden 10 pertsonatik 7 emakumeak direla, justizia behar dugu jada.

NBE Emakumeak erakundearen azken txostenek hori baieztatzen dute: beraiek pairatzen dituzte gehien baliabideen eskasiaren ondorioak, gatazka armatuak, behartutako migrazioa edo klima- aldaketaren eragina. Eta, hala ere, haiek eusten diote bizitzari: zaintzen dute, berreraikitzen dute, eusten diote, esperantza zutik mantentzen dute, baita dena erortzen ari dela dirudienean ere.

María - Colombia

María Kolonbiako Amazoniako kafearen ekoizlea da. Baina bere lurrak mehatxupean daude: zur-enpresek basoak mozten dituzte, meatzaritza-proiektuek ibaiak kutsatzen dituzte…
Gaur egun, 60 emakume nekazariz osatutako sare baten liderra da, euren lurraldea defendatzen dutena eta elkarri laguntzen diotena horregatik bizia gal ez dezaten.

Amina - Senegal

Aminak hiru muga gurutzatu zituen bere bi alabekin. Senegaleko etxea, hizkuntza eta familia atzean utzi zituen. Bere neskek beldurrik gabe ikasi ahal izango zuten etorkizun baten bila abiatu zen.
Gaur egun, lanbide-heziketa ikasten ari da Gasteizen, bere alabek ikasten duten eskola berean.

NAira

Nairak samosak saltzen zituen Indiako etxeko atean. Egun batean, emakumeentzako mikrokredituen programa bati buruz entzun zuen. Zalantzan zegoen. Gaur egun, bere negozio propioa du eta bi auzokide kontratatu ditu

Aisha - Lébano

Aishak 12 urte zituela aitak esan zion etxetik alde egin eta eskola utzi behar zutela. Baina berak matematikak maite zituen. Irakaslea izatea zuen amets.Gaur egun, bigarren hezkuntzan ari da ikasten eta bere ametsa beteko du Libanon.

Alboan-ekook bagabitza emakumeen ondoan.

7a zorioneko zenbakia dela diote, baina muturreko pobrezian dauden 10 pertsonatik 7 emakumeak direla, ezin dugu zorte onez hitz egin desberdintasunaz baizik.
Horregatik, Alboanen, haiekin gaude. Ez haiek salbatzeko, baizik eta beti eurena izan behar zuena eskura dezaten: eskubideak, segurtasuna eta benetako aukerak.
Emakume batek bere bizitza aldatzen duenean, bere komunitate osoa eraldatzen baitu.

Haiekin batera, mundua eraldatzen dugu

Alboan Afrikan, Latinoamerikan eta Indian “Emakume eta neskekin” ibiltzen da: kooperatibak bultzatzen dituzte diru-sarrerak sortzeko eta etorkizun duina eraikitzeko, hezkuntza eta prestakuntza jaso nahi dute bidea ireki ahal izateko, babesa behar dute migratzera behartuta daudenean jasaten dituzten indarkerien aurrean, lurra eta natura defendatzen dituzte, guztion ondarea baita.

Lurra eta ura

Haiek bizia ematen diguna defendatzen dute
Lehorteek uztak suntsitzen dituztenean, haiek ibiltzen dira kilometro luzeetan ur bila. Enpresek ibaiak kutsatzen dituztenean, haiek dira aurre egiten dietenak.
Lagundu egiten diegu, beren lurraldeak sakrifikatuak izan ez daitezen, emakumeak integratzen ez dituen aurrerapen baten ondorioz.

Itxaropen bideak

Migratzeak ez luke suposatu behar bizitzaren eta duintasunaren artean aukeratzea

Etxea, hizkuntza, sustraiak atzean uztea. Eta bakarrik egotea zenbaki gisa ikusten zaituen herrialde batean, ez pertsona gisa.

Emakume migratzaileekin ibiltzen gara, beren bizitza berreraiki dezaten, euren identitateari eutsiz.

Eraldatzen duen independentzia

Bere lehen negozioa askoren lehen urratsa da Mikrokreditu bat. Prestakuntza bat. Saltzeko espazio bat, beldurrik gabe. Batzuetan, aukera besterik ez da falta.
Emakumeek gidatutako ekintzailetza-egitasmoak babesten ditugu, beren familiei eusteko eta mendekotasun egoeratik irtetzeko

Mugarik gabeko hezkuntza

12 urterekin, berak aukeratu behar zuen eskolaren edo biziraupenaren artean
Ez luke horrela izan behar. Neskato batek ere ez luke aukeratu behar izan ikastearen edo jatearen artean, bere ametsen artean edo ezkontzearen presioaren artean.
Ikasteko, hazteko eta etorkizuna erabakitzeko duten eskubidea defendatzen dugu.

Lurra eta ura

Haiek bizia ematen diguna defendatzen dute
Lehorteek uztak suntsitzen dituztenean, haiek ibiltzen dira kilometro luzeetan ur bila. Enpresek ibaiak kutsatzen dituztenean, haiek dira aurre egiten dietenak.
Lagundu egiten diegu, beren lurraldeak sakrifikatuak izan ez daitezen, emakumeak integratzen ez dituen aurrerapen baten ondorioz.

Itxaropen bideak

Migratzeak ez luke suposatu behar bizitzaren eta duintasunaren artean aukeratzea
Etxea, hizkuntza, sustraiak atzean uztea. Eta bakarrik egotea zenbaki gisa ikusten zaituen herrialde batean, ez pertsona gisa.
Emakume migratzaileekin ibiltzen gara, beren bizitza berreraiki dezaten, euren identitateari eutsiz.

Eraldatzen duen independentzia

Bere lehen negozioa askoren lehen urratsa da
Mikrokreditu bat. Prestakuntza bat. Saltzeko espazio bat, beldurrik gabe. Batzuetan, aukera besterik ez da falta.
Emakumeek gidatutako ekintzailetza-egitasmoak babesten ditugu, beren familiei eusteko eta mendekotasun egoeratik irtetzeko

Mugarik gabeko hezkuntza

12 urterekin, berak aukeratu behar zuen eskolaren edo biziraupenaren artean
Ez luke horrela izan behar. Neskato batek ere ez luke aukeratu behar izan ikastearen edo jatearen artean, bere ametsen artean edo ezkontzearen presioaren artean.
Ikasteko, hazteko eta etorkizuna erabakitzeko duten eskubidea defendatzen dugu.

¿Sabías que tus donaciones pueden costarte mucho menos de lo que piensas?

Scroll al inicio